ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-11-28

 

Miren Karmele maite orri agur: Azaldu zera nekez bada ere, baña etzera nola naiko idazlia azaldu, ¡ez orixe! Ba-nekian bai txistadatxu bat naikua zendubana ziñaten lo zorro ortatik esnatzeko. Ez nuen uste orraitio nere dei arlotiari orrenbeste jaramon egingo ziniozunik. Baña ondo ikusi det nik merezi baño obeto erantzun dirazula, eta ori asko eztala, eskerrak zure konbitagaitik, eta egitaraua zintzo bidaldu didazulako.

Tamalez baña zuben jai aundi orretako itzaldi aberkoyak entzutera ezin juan ixango naizela esan biarrian nazu; tamalez kiot, alaxe dalako, baña beste aldera begiratuta poztu ere egiten naz, egiten dezuten jayokaz Ama-Euzkadi'rentzat onurakorrak diran gauza ederrak egiten dituzutela ikusten dedalako.

Ia, ba, Miren Karmele, sayatu gaitezen al degun gusia egiten gixonak azkatu ezin dute kate zai ori guk azkatzen degun ikusteko. Au irakurtian ba-liteke gixontxoren batek esatia: emakumen gauzaka ba'gabiltza ezkaude gaizki.

Baña gixontxo, jakin ezazu, umiak euren amagana bezela gu ere Aberriaguntz egitera biartuak gaudela, gixa-semiak bezela emakumak ere.

Gure Aberriya Euzkadi da, (..), eta Arana-Goiri'tar Sabin'ak irakatsi zigun bezela. Aberriyau, Jaun-Goikua'rentzat nai degu.

Agur, ba, Miren Karmele, ea ondo igaro dezazutela jai [...] ori, batez ere zubek E.A.B.'ko emakumok, eta or batuko zeraten izlari ta enparauko entzule gusiok.

 

«Kuku» jatorrari.— Orko idazle-kontubak jakitarren estu ibilli naizela diozu, baña ezta egiya ori; nasai ibillita ere kontubok jakiteko erarik asko ixan muen-eta. Enuan ixan, ba, iñori galdezka ibilli biarrik. Gañera jakin biar ziñuke emakumok jakin-minenak ezkarena. Beste izpartxo txiki bat ere iritxi da nere belarrira, baña au aurrengoan esango dizut.

Emengo Abertzale-Batza'ko emakumak gogor ari dira umetxubai euzkal-abestiyak eta kistar-ikasbidia euzkeraz irakasten (1).

Astartian ixan ebezan lenbiziko ikastiak, eta bai atsegin ixan ere gure neskato-mutikuai, urrenguan juateko ere pozarekin etxeratu ziran-eta. ¡Pozik daude, ba gure neska-mutikotxubak, urrengorako sariyak, erregaluak agindu zizkiotelako.

Baña ez dedila ixan gero, «aginduba bat eta emona bi» esakera (..) bezela, ori egiñagaz umetxuboi berriz ikasleratuteko goguak iges egingo diotelako, [...] noizian bein goxo batzuk emateko [...] askorik ere ezta biar-eta.

Esan oi dan bezela umiak gauza gutxirekin poztu oi dira, ba, beraz umiok zintzo-zintzo ikaslekuratuten saya gaitezan, irakaslok be, ba, Aberri-alde da [...] bezan lanok gaitik egunen baten zoriyoneko ixango zerate-ta.

 

GARBIÑE

 

(1) Umetxubai euzkel-abestiyak, euzko-edestiya ta kistar-ikasbidia euskeraz irakastia, Aberriya'ri on aundi bat egitia da.

 



Bilatu:


elgoibarko udala