ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-12-17

 

Euzko batzokian.— Uri onetako Euzko Batzokian gogor asi dira itzaldiak ematen eta ostiral gabean itz egin zuten Epelde'tar Alberta eta Astiazaran'tar Jakinda «Usurbil» izlari jatorrak. Biyak oso jator egon ziran eta onen ondoren Uriguen'tar Kerman eta Gabilondo'tar Leontzi bertsolari jatorrak, bertso ederrak esan zituzten.

Igande gabean Arantzadi'tar Estepan izlari ospetxuak itz egin zuan; Euzko Batzokia dana beteta zegola. Itzaldi ederra eman zuan eta izugarrizko-txaloak entzun zituari. Azkenian Euzko-Abendaren Ereserkia abestu zan danan artean.

Ostegunean edo larunbatean itz egingo daun zaratea dago Ozerin'tar Luken izlari jatorrak.

 

Eriotzak.— Larunbatean ill zan Iriondo'tar Kepa «Sandongo» basetxekoa eta beren obiratxea egin zan igande arratsaldean oste aundiakin.

Baita ere ill zan Kortaberria'tar Poxkal.

Laguntzen diegu atsekabean biyen sendi eta gañerosko gustieri.

 

Eguraldia.— Eguraldi onak egiten ditu baña igandean eta astelenian itzotz aundia egin du.

 

Etorriak.— Madrid'tik etorri dira eguarriak igarotzera aitaren eta amaren ondoan Arrillaga'tar Joseba eta Julen anayak. Nere ongi etorria.

 

ATXOLIN

 



Bilatu:


elgoibarko udala