ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-04-07

 

Izpar beltza.— Jaunaren besoetan ill da uri onetan 76 urte zituala Zubiaurreta'tar Mikel (G.B.). Bergara erriko bide zabaletako (sobrestante) izana.

Laguntzen diegu beren atsegabian sendikoeri batez ere bere seme Toma sendagillari.

 

Txaunburu berria.— Emengo txadon naguziko apaiza izandu dan Ezeiza'tar Joseba Andoni autu dute Zizurkil'ko txaunburu (parroko). Zorionak.

 

Naskaldija.— Igande gaubian emengo Jel Batzokian egondu ziran Motriku'n izan da Urrelai'tar Julene emakume izlari bikaña dan, beste lau anderetxo abertzalekin. Berekin izandu ziran Ulazia Azkoiti'ko siñegotzi abertzalia eta Alberdi'tar Boni eta Pasai ospatzuba. [...] labur artan gure Batzokian abesti ederrak abestu zitusten, tamala det pianua jozuanan izena ez jakitia.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala