Aste Deuna eta Berpizkundea.— Aste Deun aundi onetan eleizarako zaletasun izugarria ikusi degu elgoibartarren artian eleizak bete-beterik ikusi ditugu. Egun onetan eleiz abestaldiak oso egoki-ederki, abestu zituan Valdes eta Palestina'ren «Misere»ria; Eguzkitza'ren «O. Kruz»; Vitoria'ren «Kristus-faitus», «Manin Suam», «Kiu est homo»; Haller'ena eta oso ederki Anzola'tar Balendin'ek abestu zuan emen zaletazun aundia daukan «Ilda Jesus» abestiak.
Berpizkunde eguna ere elizarakua izan gendun eta amarretan Bigarren Pontificala abestu zan eta Glorian Josu-Kisto'ren pistuera egin zan. Aste donean eta egun onetan Gerra Forua'ko aita pantzeskatarrak. Iru egunetan txaide, txaide egin ziran ibil-deunak. Astelenian berriz gaxoen jaun-artzia izan zan etxes-etxe.
Izpar beltza.— Uri onetako Emakume Abertzale-Batza'kuak zoritxar bat izan dute Goi Jaunak berenganatu du emakume abertzale sutsu eta langile aundia zan Barrutia'tar Nekane beren idazkaria 48 urte bete ondoren (G.B.). Berpizkunde bigarren egunian izan zan bere gorputzaren obiratzia uri gustia batu zan eleizkizun ontara azken agurra asaldu nayan, E.A.B.'k azken eskiñia koroi eder batekin egin zion, idazki onerekin «Elgoibar'ko E.A.B. bere bazkidiari». [...] eraman zuten Arriola'tar Miren eta Rementeria'tar Miren andereñotxuak. Gorputza eraman zutenak Epelde'tar Alberta, Andonegi'tar Erromalda, Ansola'tar Joseba, Konde Isasmendi'tar Amantzi'k. Ondoren Emakume Abertzale Batza aretuan agurtza otoizu zan bere animaren aldez.
Laguntzen diogu atsegabian bere aizpa da Bibene'ri senide gustieri eta batez ere E.A.B.'kuai. Obiraltze ontara etorrita agurtau ditugu emakume abertzale sutsu diran Arriola'tar Urzule eta Arrasate'tar Pantzeske.
Euzko-idazle jaya.— Nai izan-arren ezin izan gendun asaldu goizetik igesi zan igandian Mutriku'n euzkel-idazliak eduki zuten batzarrera. Baña arratzaldiak eldu giñan bertan ikerturik euzko-idazle askori nere poza, aura izanik. Bertako batzar eta egin zan jayaren berri emango dute beste idazle batzuk.
Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Altzate-Etxetxo'ko andre zarra «Aberri» euzko-idazlearin izeba.
Naskaldia.— Igande gaubian «Mirentxu»ren ostatuan agurtau giñuzan Donosti'ko Euzko-Etxea'ko antzeslari taldea Barriola'tar Abelin buru zutela Bilbao'n «Goi-Argi» antzeski ederra botata etorri ziran.
AIXERIXA