Baldin egun orretan bata edo bestiak aitzekiren bat ipintzen badute, urrengo igande arte itxoegingo zaio, eta orduban arraiara eltzen ez danak 62,50 laurlekoak galduko ditu.
Laisterkariak dira «Sokaneta» eta «Adrian» baserrikuak.
Arratsaldian Kamiñero'ko pelota tokian jokatu zan eskuzko pelota partidu ederra, Gurrutxaga'k eta Gastesi'k. Etxaniz lenengua eta Urian'en aurka. Pelota aldi ederra egin ondoren azkoitiarrak irabazi zuten, 22'ra; Gurrutxaga eta Gastesi 20'an gelditurik.
Ondoren dantzaketa egon zan dultzaiña, auspo soñu eta eresbatzak jota.
«Karterista» asko etorri zan baña ezaguturik geienak goiz goizetik espetxeratu zituzten.
Artu aurrez nere zorionak.
Gaberdian jaupa eman zuan Urrestarazu txaunburuak, abesturik «Angelis»ena oso ederki. Baita ere abestu zituzten, «Te Deum», «Magnificat» eta abar.
Amarretan jaupa nagusi ederra izan zan, abesturik «Pontifikala» Perossi'rena.
Ondoren eresbatzak kontzertua jo zuan.
Eta Kamiñero'ko pelota tokian eskuzko partidu onek jokatu ziran: Bastida eta Juaristi azkoitiarrak, Gurrutxaga lenenguari eta Berdun'i. Onek oso errez irabazi zien lenengueri. Ondoren berriz jokatu zien Bastida'k eta Berdun'ek, Gurrutxaga'ri eta Juaristi'ri. Partidu au estua izan zan eta atsegiñagoa, lenengo bikotiak irabazirik.
Beste alabatxo bat Mondragon'tar Pantzeska eta Santxes'tar Niebes'ek.
Baita ere Izagirre'tar Iñaki «Upei» pixu botatzalliak eta Arrillaga'tar Andone'k. Zorionak.
Bai ere gure lagun dan Altuna'tar Paul'en ama dan Mendikute'tar Miren.
Laguntzen diegu atsekabian sendi guztiari.
AIXERIXA