Jayo eta ordu gutxi barru, zerura-tu da Gabilondo'tar Josu, eta Legaristi'tar Miren «Ibartola» baserrikuen seme bat. Laguntzen diegu atsegabian.
— Deuna Kalare eleizatxuan, ozte (jente) asko biltzen da, Asis'tar Pantzeska Donea'ren bederatzi-urrenian. Datorren igandian bukaera izango da itzaldi Jaka'tar Andoni apaizan gain egonik.
— Igande goizian Lerun-zelayan, ostikoketa uri barruko txapelketak jokatu ziren. Goizian gastiena. «Amaika Gaste»k eta Aldartasuna'k (0) gelditurik. Baña Amaika-Gaste'k jokaldi geiago erabazi ta aukerik txol polit bat berenganatu dute.
Arratsaldian naguziena, «Los Naufragos» eta «Ezin bada laga»k onek jokaldi gogorra egin zuten. «Los Naufragos» irabazirik 2 ta 1. Orregaitik txapeldun atera dira ta txolik garratzikuna izanda orrentzat, Agirre'tar Anite neskatilla politaren ezkutik artu zuten.
«Ezin bada-laga» [...] gelditurik beste txol txikitxu berenganatu dute.
— Aizpurutxu'n Jel Alderdi jayetara gaste talde bat igandian izan zan pozez etxeraturik ango jai aldi ta itzaldi ederrak ikusi ta entzunda.
Luistarrak ere, beren illeroko elez jai aldia izan zuten, igaro dan igandian jaupa jaun artze ta itzaldi beren buru dan Jaka'tar Andoni'k egin da.
— Emen agurtau ditugu, Ondarroa'ko abertzale sutsubak diran, Zubizarreta'tar Joseba Mirena, Arrasate'tar Edurne ta Trine aizpak, eta Olea'tar Terese.
— Emen izan gendun «Basarri» olerkari ta izlari azkarra.
— Santander, Asturias ta Leon aldera jun da San Martin'dar Agustin.
— Bostekua, estutu giñon, Sondika'ko Udal idazkari dan, Axuria'tar Justa.
— Barcelona'tik, etorrita emen arkitzen da, Iglesias Mendieta'tar Martin, bere emastiarekin.