Agurtu, eta guretzat negargarri dan 1839'go urriaren 23'a aitatu zuan. Gogoratu naian bakarrik aitatu, «orretzaz naiko, geiegi ere, itz egin da, itz besterik ez egitekoan» dio berak. Elizalde'ren itzak: «No quiero libertad sin pueblo, dame pueblo sin libertad» elburu artu ta sakonki itz egin zigun. «¿Erria bai al'degu?» bere galdera eta argi azaltzen du izeneko erria ote gerau. Aren digu abertzale bagera, abertzale bezela eure guztietan jokatu dezagula.
Bigarren zatian, gure oitura txar eta kendu bearrak azaltzen dizkigu, gure abenda, erriaren mamia dan abenda garbia ta indartzua izan dedin. Emakumeari lenbizi goxo dakie, baña eren matraletako ta ezpañetako margoak pinturak astintzen dizkie. Dantza lotuari ere zigorkada, garratza ematen dio. Baña guztia berak oi duan euzkera eder, goxoan.
Gizonak giñan urrena, ta «Altzeta»k, «alcoholismo», geiegikeriaren kalte izugarriak azltzen dizkigu. Ikaratu giñan, bere «estadistica»kin. Elgoibar'ko berri ere geuk baño ere obeto zekian: bost milla ta berreunda geitxiago biztanletzat ogeita sei ardotegi edo ereri etxe emen ditugu. ¡Alajaña! Garate itz egin zigun gai onetzaz, baña pozik txalotu genduan «lagun zana».
Amaitzeko dei'digu «Altzeta»k esanaz «abertzaletasunak zuzentzen ezpaditu, iñork ez duala egingo; bertatik lan dezgula bakoitzak, aberriaren izen on, abenda garbi eta eskubideak lortu ditzagun.
Txaloak garratz ziran bukaeran. Bai merezi ere. ¡Zorionak «Altzeta»! Beste itz bi, itz ondoren, aurrekoak egin zituanak berek, eta «Euzko-Abendaren Ereserkia» abestuaz bukatu zan aldi au.
Baña ezin nezake nik emen bukatu. ¡Abertzalea! «Altzeta»ren galdera dizuet: ¿bai ote gera erria? Oso gutxi giñan itzaldian. Ez genduan bete aretoa ¿nun gera bada? Bai emakume bai gizon, gutxi giñan. Gure itzaldietara ez eta ¿nora joan bear gera? Aspalditxoko lenbiziko itzaldia genduan auxe. Zabalkunde «Batzorde onek, sarritxoago ezazu aliztea nai lituke, ziaro ostu ez gaiteun. Ia bada. Lan egin bearrean gera eta danok berotu gaitezen.
Gure tartean eibartar anai-aberkoi zintzo batzuk ikusi geintuzen larunbat edo itzaldi ontan Eroi ezkerrak. Eta azkenik «Altzeta» jatorrai, milla ta milla esker eta txalo bero bero bat.
AIXERIXA