— Lendabiziko semetxu bat izan dute, San Martin'dar Nikola'k eta Otegi'tar Sebasten'ek. Zorionak.
— Igezi zan igandian, Deuna Kalare eleizan, ospetsu igaro zuten, Ama Sortzez Garbia'ren izena. Goizian, seiterdietan, Irugarren mallakuen jaupa ta Jaun-artzia. Amarretan, lekaimiak jaupa nagusian gregoriano jaupa bat oso ederki abestu zuten. Arratsaldian ere oso eleizkizun ederra egin zan. Itzaldiak goiz ta arratsalde aita Gorri lekaide pantzeskatarrak egin zitun.
— Luzaro gaxo egon ondoren, Jauna'ren besoetan ilda 71 urte zitula, Iriondo'tar Jon («Sanson»-arotza). Goyan Bego. Laguntzen diegu atzegabian sendikueri.
— Eleizakuak artuta gaxo estu arkitzen da, Unzueta'tar Gotzon'dar Erupin gure lagun zergaetxe algondigeruan aita.
AIXERIXA