ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-03-08

 

Igaro dira bigarren birako auteskundiak bakaketzu. Eskarrak, bai emengo abertzaliari, eruanpenari, eibartar gaste gorri talde berebil baten goizian goizago eldu ziran naspillerako bikia ipiniagaitik aintzakotzaz eziran artu eta pozik egon leikez orrela garo zakuenian. Baña ezkertar orrek «democracia» izan ori kendu ta «sectarismo» orde ezarri dabe.

Goraltzekua da benetan, abertzaliak egin duten lan ederra batez ere Emakume abertzaliak, orainguan ere garale atera gera, abertzaliak otsaloren 16'an bezela bete zuten beren autarki arazua beste deitzen zioten batzuk ere erantzun zuten. Eskarrak berari gutxi ziran baña... igezi zan illan 16'an 600 autarki bote eduki zituzten erdiak ezuten bota igandian, baña beren artian bai dira «España Roja» alde bota dutenak Calvo'ri poza ematiagaitik. Tamalez onek indarra emanda laister izango dogu onetan komunismoau. ¿Guk baño geiago ez ote dute ba berak galduko?

Onek orrela dirala eup... eup... eup... Gora Euzkadi.

 

Abertzale zintzo, entzun.— Bai dakizu, auteskunde oneitan bear zan baño geiago gastatzeko bidia egon dala, eta denon biarra da berak ordaintzeko zerbait dirukin erantzutia. An dezu ba batzokian alako ingitxo bat zerbait naz erreskada artan azaldu zaitezan. Erantzun deigun ba gustiok zintzo gure Ama Aberri bakarrari.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala