ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-01-13

 

¡A «Luzear»!.— Ez det nik esango «merezia» dezunik baño orrelako edo antzeko «erregalu» bat ongi zaizu.

Beraz «Aixerixa» eta «Aberri» eta «Maitxo»ri Erregeen «erregaluak» ekarri dizkidatzu eta «Ixaka» gixaxua, ezer gabe» ez da arritzekoa... ori baztertua dago.

Ba... or dezu, «Luzear», ordaña; «sulfato de zinc» eta «solución» gañera, orra or «Aberri» ta «Maitxo»ren eskerrak.

«Aberri» nunbait zure neskatx «erregalua»rekin ez da «konfarmatu», obea uste zuan: ¡mutil zar!... Eta «Maitxo» zuk zintzotzat iduki dezun «Maitxo» ere ikatz puskarekin ez da ase eta or asarre aldiaren agermena: «sulfato» eta «solución» eren berre «Aberri» eta «Maitxo»k dakite «Aixerixa» etxe jaun izanik, bezteren burukomiñik gabe, bereak naikoa ditu. Au da egia, «Luzear».

Zuk, jolas aldia nai zenduan eta orra nola duen «buelta» zure lagunok. «Ixaka» baztertua da, ta orain berak, «Luzear»i ezarri dioten «ziriarekin» parre egiten du.

Abur ba, «Luzear»; baño ez det uste, «sulfato solución»orrek oker gogorrik zuretzako izango duanik; lagun arteko «broma» uste due nunbait. Ala obe ere, eta pozkidatzen naiz.

Baña urrengorako, ez zaitezela pio geiegi Elgoibar aldeko mutill zar eta «akademia»-gaiekin, bestela... orrelako «erregaluak» izango izango dituzu.

«Aixerixa» «konfidantzazkoa» da; oni bai agindu zaikezu eta beste au berriz... dena orain ere, baztertua, baño bere zorian alai eta Goi Jaunari esku azpikua, era eta egintza guzietan nai duena.

Orra bada, Elgoibar aldeko zuretzat laguntzak, orain norekin nai dezun, zuk agindu.

 

Mariaren alabak.— Igandean, Sendi Donearen egun jaia ospatze genduan. Era berean Mariaren Alabak illeroko jaunartze eta elizkizunak izan zuten, eren buru dan Onaindia'tar Zelestino'k itzaldia egiñaz menpetasunaren gañean. Eliz abesti gozoak ere oso egoki abestu zituzten arratsaldeko elizkizunean eta ondoren arreba zuzenkari berrian aurrerpenak artuaz.

 

Luistarren berri.— Guk Luistarrok, aurtengo urtea gogoragarria izango degula uste det, bada «extraordinario»ren bat izango degu.

Orain, asiera eman dezaiogun urteari, datorren igandeko jaunartze eder bategaz.

 



Bilatu:


elgoibarko udala