ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Euzkadi, 1936-06-26 | Gizartea - Joan-etorrian | Euzkadi, 1936-08-29 »
Euzkadi, 1936-07-08

 

Sarasua'ren alde.— Irakurle, jakiñian egongo zeralata nago, laister Sarasua arraunlari oriotarra, Alemani'ra dijuala arraun, sariketara, berari lagun egiteko eta zerbait txindi emanaz Elgoibar F.C. alkartasunian dago arpidia jarrita.

 

Izpar beltza.— Arenaz'etan il da, Kareaga'tar Eskarne andere aberatza emengo San Pedro burdin olako nagusien sendikua (G.B.). Laguntzen diegu atsegabian sendikuei.

 

Gaste saritua.— Irun'en San Marzial jaietan egon diran pinarmonika sariketetan (A) Aldean bigarren saria irabazi du, emengo seme dan Golartzun'dar Joseba'k. Zorionak.

 

Dabiltzanak.— Iru illabete igarotzera Donosti'ratu dira, Antzola'tar [...] bere emaste Azpiroz'tar Nekane eta bere aita Bitori. Bilbao'tik etorrita emen arkitzen da, Urbieta'tar Josu abertzalia.

 

Mendizaliak.— Il onen 12'ko Eibar'ko Club Deportivo kirol alkartasunak antolatuta dauka Aizgorri'rako ibilaldi bat, Elgoibar F.C.'ek deitzen die elgoibartar mendizalieri 30 laguneko berebila nai litzakela bete eibartar mendizaliekin egun ortan bat egiteko mendi eder artan eta joan etorria 8 laurleko izango dala ta naiduanak eman bere izen-abizenak egunero batzordekuak egongo dirala Elgoibar F.C.'en aretuan. Arin bada ibili.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala