ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-06-11

 

Euskel idazle abertzaliei.— Onezkero jakiñen gañian zerate euskel-idazle geienak «Aberri» idazle ospatsuaren izenian euskel idazle batzar bat egitia oldoztu genduala «Maitxo» ta biok. Eta juan dan illaren 28'an emen batu giñan idazle danok ontzat artu ziguten gure asmo au: batzar bat ezezik omenaldi bat ere ondo merezi duala «Aberri»-k zioten. Baña berak ezetz dio, omenaldirik ezduala merezi. Alegia, beretzako omen-aldirik atsegiñena euskal-idazle dan-danok ementxen batutzia izango omen litzake, alkar ezagutu ta umore onian egun bat igaroaz; eta Euzkadi guztian aiñ ezaguna dan idazle zarrenetako oni ez det uste iñork ukatuko dionik egun artako ikerraldia.

Ia, ba, gertu danok laste eupada bat egingo zaizue ta.

Norbaitek esangu du ¿zer dala ta «Aberri»-ri olako batzarra ta jaia egin bere izenian? A, aixkidia, makiña bat aldiz geuk idazteko asmorik ez izan arren idatziazi zigun bera idazkiakin. Idatzi erazi zigulako, aren idazki bat naikua izaten zan idazle danari luma eskuan artu erazteko, eta badakizu bestieri eragitiak asko esan nai duala, idazki askorekin geiago laguntzen diogulako bai geure izparringiai ta bai gure izkuntzari. «Maitxo», ¿ezta egia berari zor diogula bai abertzaletasuna eta bai euskeraz idazteko gogo au? Eta ez guk bakarrik, zorionez beste askok ere bai uri onetan beintzat.

Gure begiak lo zorruan geneuzkan bitartian «Aberri»-k egin zigun atximurkada zorrotz arrek gure begiak iriki zituan, eta arrezkero makiñabat aldiz idatzi erazi ere bai.

Igande gutxi barru nai genduke batzar au egitia ta baitare nai genduke euskel idazle danok ementxen batutzia. Zuek daukazute, ba, itza ta erantzun danok.

 

Soraluze-n.— Joan dan igandian egin zuten jai aberkoira emendik lareun (400) notiñ joan giñan. Baita pozik biurtu ere itzaldi ederrak entzun ondoren.

Gure eresbatza ere an genduan eta erri au illik egon zala esan bearrik ez dago. Abertzaleak eunen bat omen gera baña ikusten dana da, abertzaliak alde egin ezkero erria utsik beratzen dala, ¿Zerk egiten ote du ba au? Abertzalerik eztagolako edo...?

 

Goyaz'ko «Arimoya»ri.— Eskerrik beroenak zure zorionagatik. Urrengo egiten detan eupaldiari erantzunaz Elgoibar'era etorri biar dezu. Ordura arte.

 

Mutriku'ko «Arnope»ri.— Beraz badegu «maña» e? Zuk egin zenduana egiñ ezkero gure «mañak» etzuten asko luzituko. «Aberri», arro ibilli zala. Berriz ere Alfonso Karlos Españi'ko bakaulkian exeriko dan baño azkarrago arrotuko da «Aberri»?

 

«Murugaiñ»eri.— Aiñ lili txota polita noiz berriz batzen detan? Badakizu zer asmo artu genduan egun ortan da orduantxe. ¿Zertako dezue lili txorta? Lili bati lora bat botatzeko baloreiz ezpadezute? Berriz ere bastoia andregaitzat dezuela ibilli bearko dezute zuk eta «Aberri»k.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala