ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-09-23 | Gizartea - Ekitaldiak | Argia, 1935-09-22 »
Argia, 1935-04-14

 

Ermuaran balleran.— Ermuaran du bere izena gaur Deun Laurentzi deitzen diogun ballerak, eta aztu ez dedin izen onekin deitu bear giñioke beti, izen egokia da-ta. Igandez bertan igaro genduzen uneak, bai izan ditugula atsegiñ eta pozez beteak. Goizetik ARGIA alde zabalkundea genduala ta, jaupa baso-txadonean entzun ondoren, eun da geiago ARGIA eskuetan zabalduta guztiak irakurriak zirala ikustean eta «Basarri» jator-jatorra eta «Etxagiña»-ren bertso egokiak entzutean, bai poztu giñala. Aberri azia, euskerarekin eta ARGIA'kin zabaldu bai digute.

Arratsaldean, pelota tokia bete-bete ta «Bixente» antzeztu zuten, gure antzezlari trebeak, eta «Etxagiña» eta «Lontzi»-k bertso saioa. Jeolimo gazteak bakar-prantzez izketa parregarria. ¡Bazan txalo eta parrea naikoa! ¡Zein pozik ikusi genduzen gure baso-mendietako gizon jatorrak parrez, algaraz lenbiziko antzerki ikustaldi ontan! Aberria zabalduaz, eta menditarrat alaitasuna eraman natan gtñan antzerki jai onekin. Bete degu gurea, eta berrizko ere, gogoa degu.

Bertatik, Eusko Batzokiko Zabalkunde Batzordearen izenean, ARGIA aldeko lana eratu duten idazleai, eskerrak. Ermuaran balleko gizon, emakume, aitona-amona, gazte ta umetxoei eskerrik beroenak, egin diguten arreragatik. Bereziak berriz, pelota tokia esku zabalez eman diguten jabeai. Eskerrik asko guztioi eta ernal beti eusko bidean!

 

Mendigoizale saritua.— Mendigoizale jator, abertzale zintzo, ta ainbat bider ARGIA'n izentatutako Larreategi'tar Jose ta bere mendi-lagun Garcia'tar Juan Kruz'eri, bi domeña edo medalla jarri dizkate igaro dan igandean Elgeta'n egin zan mendi jaian.

Eun mendiko saria urrezkua zuten eta ederra benetan.

Zorionak gazte jator oiei.

 

IXAKA

 

_____

 

«Argia» aldezko jaia.— Deun Laurentzi bailaran izugarrizko zarraparrea egin degu oraingo ontan; bada ARGIA'k orri berezia ekartzia ballara artako arazuakin, arrituta zeuden baserritarrak, ta iñun diran komentariuak egiten zituzten. Eskerrak «Gelatxo Errota» idazle zintzuari jakin degu baile ortako gizon jatorren berri.

Gure lenengo irtera ez da alperrikakoa izan, bada datorren astetik aurrera Ermuaran ballian 20 ARGIA geiago salduko dira (asieran ori).

 

Gure jaia.— Igande goizian meza bukatu ondoren (Deun Laurentzi'n) igo ziran balkoi batera «Baserri» ta Etxeiña bertsolariak; makiñabat pertso eder ta egokiak irten zuten beren ao goxotik, gure asteroko maite ARGIA aldez; baserritarrak poz pozik txalo bero beroak jo zizkioten; bitarte ontan 150 ARGIA, duan zabaldu ziran.

Gure naia «Baserri» gure artean izatea zan, bañon «Pedro Mari» antzeztera Donostira juan bear ta... agur egin bear izan genion amaiketako bultzian. Milla ta milla esker, «Baserri», bada erakutsi dezu ongi zure ARGIAganako ta Elgoibar'ko idazlenganako maitasuna.

 

Arratsaldean.— Ura zan jendetza ura!! «Jolastoki ona» pelota tokia puntaraño ondo betea zegon. ¡Jakiña ba! Kaleko ume ta andre guziak an ziran ta.

«Bixente» Pepe Artola'ren antzerkia egin zuten Batzokiko antzezlariak ta, jakiña, naikua parre egin zutela ikusten egon ziran guziak. Larreategi'tar Miren'ek ama jatorra ta benetakua egin zuan. Lasa'tar Dina ia zer nolako etxeko endrea ardandegi baterako! Zubizarreta'tar Miren... «Astokrasiako» señorita benetakua.

Gizasemeak berriz, Gabilondo, Epelde, Manterola, Eizagirre, Astiazaran, Osoro ta Arriola'tarrak oso ederki.

Bitartian Leontzio Gabilondo ta Etxeiñak bertso ederrak bota zituzten ARGIA ta euskera aldez, oso txalotuak izanik.

Azkenik, Jeolimok, «Porru salda» bakarrizketa egin zuan. ¡Aura zan txalo parastada! Zorionak, Jeolimo!

 

Azkenik.— Antzerki jaia asi baño len, Gurutz bidea izandu zan oitura dan bezela, ta, eleizatxoa oso beterik ikusi genuen ta poz pozik irten ere bai.

Esker milla Batzoki ta Uri Buru batzarrari, batez ere Zabalkunde Batzordeari, erreztasun ta txindi laguntze izan degulako. Baita ere esker ugariak iragarki edo anunzioak eman dituztenai, bada geienbat eurengatik atera degu orri berezia. Agur ta San Migel jai arte.

 

ABERRI

 



Bilatu:


elgoibarko udala