Ermuaran edo San Lorentzotarrak 30 ARGIA ta «Poxpolin» mordoxka ederra saltzen dituzte ta zuek, San Roke ballarakuak ere egin ARGIA alde, bada ARGIA'ren bitartez jakingo dituzue gauza polit asko.
San Roke ballaran morrozko bikañak izan dira, ta baditugu; bada «diskoa» botatzen bi aldiz txapeldun izandu zan Ansola'tar Juan, gaur Azkue'ko etxejauna, emengoa da.
Arri jasotzen berriz, nork eztaki Lizarralde'tar Josu (pelotari ere bai) «Agarre»-ko morroskuen berri?
Dema edo proban berriz Euzkadi guztian oso ezaguna dan Guenaga'ko Barrenetxea'tar Jose? Ez aldezute ezagutzen?
Onen guzien gain oso edesti edo istori polita du gaurko San Roke balleriak ta orregatik, oso laburki idatziko dizutet paper zarretatik ain maiteki artu ta gure eskuetara iritxi erazi dituan Arrillaga'tar Antonio euskeltzale ta osagille langilleari esker.
Baseliz au 1597'gn. arte. San Bizente de Azkue izenez ezagutzen zan, ta San Bartolome de Olaso'ko eleizakin batean jaun te erri agintarien ziñ edo juramentu tokiak ziran.
San Bizente izena zergatik kendu ote zioten? Bada edesti edo istoriak dionez garai artan, 1587-88'an il zan ermita onetan oso gaitz txar batekin (pestia edo) Garate'tar Antonio, Prantziskotar pralle bat, eta bertan obiratu zutelako, baseliz au itxi egin bear izan zuten.
Baña 1597'garren urtean udal edo ayuntamentuak Deun Erroke'ren irudiakin ibildeun eder bat egiñaz iriki zuan berriz gaur ezagutzen degun ermitatxo au, ta arrezkero san Roke izenez ezagutzen degu.
1604'ko Jorraillaren 20'an Batzar nagusiak erabaki zuten Olaso'ko eleiz ederra gaur dagon tokian jartzea. Onegatik edo erri barruratua zegoelako, San Roke eleizatxua oso bazterturik ia beia juan arkitzen zan; bañan beti izango dira eskuzabaleko gizon jatorrak, eta 1888'garren urtean Uribe'tar Sebastian. Elgoibartarrak berriztu zuan ermitatxo polit ori.
OARRA.— Deun Errokez egiten dan ibildeun edo prozezioan, Garate prallea obiratu zuten tokian geratu ta, otoitz egiten dute.
ABERRI