ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-09-22

 

Aingerua zerura.— Jaio tu ordu gutxi barru, zeruratu zan Gabilondo'tar Josu eta Lekaristi'tar Miren, «Ibartola» baserrikuen semia. Laguntzen diegu atsegabian.

 

Ostikolariak.— Juntzan igandian uri barruko ostikoketa txapelketak Lerun zelaian jokatu ziran. Goizian «Amaika Gazte» eta «Alkartasunak»; biak utsian gelditu ziran. Baña txola Amaika Gaztentzat izantzan, lenago jokaldi geiago irabazita eukalako.

Arratsaldian «Los náufragos» eta «Ezin bada-laga» taldiak jokaldi ederra egin zuten, onek ere uribarruko txapelteta zuten. «Los Náufragos»ek 2 goal, «Ezin bada laga»k 1. Au nagusitxuen txapelketa izanik, txol eder bat saritzat irabazi zuten.

 

Izpar beltzak.— Samiñ eta naigabe mingarria aldi onetan igarotzen du, Jel Batzoki'ko lendakari dan Axuria'tar Kepa'k, bere seme bederatzi urtekoaren eriotzagatik.

Laguntzen diegu atsekabian berari eta sendikoei.

 

Oturuntza bat.— Igesi zan igandian, Atxaorbea'ren jatetxian, bazkari eder bat eman zien guraso eta senide guztieri, denbora aldi bat emen igarota Buenos Aires'era biurtzen dalako, Egia'tar Prantzisko'k.

 

Luistarrak.— Igandian izan zuten illeroko eleiz jaia, emengo Koldobikatarrak. Itzaldi sutsu bat zuzendu zuen beren zuzendari dan Jaka'tar Andoni'k.

 

Deuna Kalaren.— Asis'tar Pantzezka donearen bederatzi urrenian ozte asko dabil. Gaur bukaera izango da, Jaka'tar Andoni apaiz jaunak itzaldia eginda.

 

AIXERIXA

 

_____

 

—Jaunak eta alare ta bi, auek dira buruausteak dabilzkiguna gure ARGIA onekin! Bateko koloriak, besteko argazkiak eta orain berriz beia. Au dek istillua au. Ikusten nago laister apaltzeko zer ipiñi pentsatzen ere ez digutela utziko beren zozketa ta beren sariakin. Sayatu gaitezen beintzat alegiñean naiz ta kalabaza galantarekin gelditu.

 

Euzkel izena.— Gorostiza'tar Gillelma «Aixerixa» ta bere emazte Etxaniz'tar Imanole'k poxpolintxo batekiñ beren sendia ugaritu dute. Ugutzatzian Karmele izena ezarri diote. Zorionak guraso zintzo oieri.

 

Agurtu.— Igandian emen agurtu genduan gure olerkari bezin idazle jatorra dan «Basarri» («T» orainguan bakarrik zan e?)

—Baita aspaldiko idazle zarra dan «Trikua» ere, emen genduan juan dan astian.

—Donostian atseden aldia egin ondoren etorri zaigu Garcia eta Iturrioz'tar Maria Kristina andereñua Deun Laurentziko irakasleme zintzua.

 

Eriotza.— Batzokiko lendakari dan Ajuria'tar Kepa'ri zortzi urteko semetxo bat zeruratu zayo. Artu nere samin agurra.

 

Gipuzko Emakume Abertzale Batza'k «El Dia» izparringian azaldu digu «Emakume Ingoskia» benetan atsegin izan zaigu, ta poztutzen gera aurrerako ere lanerako asmo gogorrak artu dituztelako. Ezagun da batzordian ditugun emakume oiek bikañenetakuak ditugula beren lendakaria lenen dala. Zorionak, ba, guztiori orren bikain jokatzen dezutelako ta aurrera.

 

—Il onen 28'an, Deun Mikel bezperan, itzaldi bat izango da Eusko Batzokian. Ez dakigu izlaria zein izango dan eta bere berri datorren astean emango degu.

Ordura arte, ba, guztioi.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala