Lan oek ordu egokiak bear izaten dituzte, langile eta baserrikoentzat eta orra ba ezin egokiagorik: goizean seiterdietan eta iluntzean zortziterdietan euskeraz, eta arratsaldean sei ta laurdenetan erderazkoak, ostiraletik aurrera.
— Maria'ren alabak, igandean izan dituzte [...] jaunartze eta ileroko lanak.
— Datorren igandean Luistarrak, ezin bear degu guk ere, ileroko jaunartzea. Ia bada danok zintzo azaltze geran gure gogo-eginkizunetara.
Ba, ez det uste baztertu ta utzi dituzte nik lan aiek; beintzat Luistarrak. Jose Donearen egunean, 19'an ordurako gertatutako lanaz eta beste antzerki bat ikusita, Marianisten Ikastolan antzerketa aldia egiteko asmoan dira.
— Mariaren alabak ere, zerbait ba dutela iduritzen zait jun etorri asko dabilkite ta. Noiz eta nola, ez dakit. Aitzen emango det ezer bada.
— Larunbat iluntzean, Azoka Plazan «Asociación de Bandas de Música»ren alde, Eibarko antzeslariak dute antzeketa. Tartetan Elgoibar'ko «Orquesta Bretón»ek joko dituzte erezaldiak (konziertoak). Au larunbatean, 14'an.
IXAKA