ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1936-06-14

 

Naskaldia.— Igaro zan larunbat gaubean Gau-gurtzalleak eren aldia izan genduan. Oraingo larunbatean, berriz, «Korpuzti»ko gurtza berezia degu.

—Igandez Mariaren Alabaen jaun artzea izan zan.

—Korpuz egunari dagokion begirapenakin kristauok ospatzen alegin gaitez. Irugarren edo «triduo» izaten degu egunean azi ta, igandean bukatzeko. Josuren Biotza igande ontan ospatuaz. Itzlari berezia izaten da bertan eta euzko biotz zintzoa azaldu dezagun, eleizkizunetan azalduaz.

—Luistar anaiok, Koldobika deunaren bederatzi urrena degu. Ia taldea oso osorik biltzen geran, batez ere bere egun, 21'teko Jaun artzera.

—«Trinidade» jaiak izan ditugu. Egualdi ederrakin ala, ere, ezta? Elgoibartarrai... Notiñ asko izan da. Baita, jazzbaneko «arrastrea» ugari eta eusko soñu gutxi. «Bailarina»tako naskagarrikeria ere izan da, eta bertan mutill zaarrak ez ezik, euzko eta kristau nexkatx, Mariaren alabak izaten ausartu dira. ¡Lekaimetzarako baño bailarinatzarako gogo geiago dute gaurko neskatxak! Ala dirudi beintzat. Gaubeko azken orduan, gañera, barrakoe otan iskanbilla sortu —gaubaren kontuak— eta bat odoldu ere egin zuten.

Udalari diot, txanpon apur bat baño, erriaren izen on eta oitura onak lenago dirala eta orrelakoak ez dirala bear errian.

—Eup! Bai kaletar eta bai baserritar, guztiontzat euzko biotzdun guziontzat eupada. Euzko Batzokiak erabaki du, Arana Goiri'tar Sabin irakaslearen illobia, Sukarrietan iker aldi bat egitean, uda azkenean. Guztiok juatea nai luke, ortarako amabost egun barru izenak jakin eta txindia apurka apurka, astero, batzea erabaki du, errexago izateko. Eup! Ia bada danok, geitu.

—Agurtu asko «trinidade» ortan. Mendi-zale andereñoa «siete» baño dotore eta «interesantea»go.

—«Argi zale» ezkon berri, bere emazteakin.

—«Kaiku» pitxi loraz beteta, andregai billa.

—«Kilimon» ostera «flamenco, kante jondo» bat, baño ere...

—Deba'ko «Burni bide».

—Iru andereño mutrikuar, eta bik, senar gai topatzeko «komisioa» eman dirate: ¿Iñork bear aldu?

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala