— Baita «Agarre-Txiki»ko umetxo Muguruza'tar Pedro'ren semea ere.
— [...] baserriko atxeko jauna, Ansola'tar Santiago, il da 66 urtekin. G.B. Elizkizun eta obiratzean talde aundia izan da, alkate jauna aurrena dala. Laguntzen diet samiñ aldian, batez ere bere seme Ansola'tar Simon apaizari.
<-Ezkontzak.— Deietan dira Mendaro'ko Aranberri'tar Pedro «Tratantia» eta «Sogueta» baserriko Arakistain'tar Fermina, neskatila.
— Baita ere «Azkarate» baserriko Arakistain'tar Jesusa, eta Gabilondo'tar Leonizio, gure lagun ona.
Ala, gaixo etxeko elizatxoan, goizeko jaupa (meza) apartekoa ezan da: abesti goxoak abestu dituzte, neska gazte talde batek baita ere bakar aldi sutsuak Sor Onorina'k. Goxo-goxoak dira elizatxo onetako elizkizunak.
Andre Mari egun au ezan da batez ere Maria'ren Alabentzat. Goizean zazpiretako jaupa ondoren jaunartze apartekoa izan dute abestaldiak egiñaz. Zein gauz ederra.
Arratsaldean len «Banco Vasco» zan tokian, gertu duten gela edo «saloi» ederraren onespena, egta arratzean Marianisten Ikastolako gelan, antzerketa.
Notintza aundiaz bete zan gela eta neska taldeak antzestu zituzten «Las antipáticas del segundo» eta «Lo que inventan las mujeres» laualdi polit eta parregarriak baita ere «Castillo de naipes», «zarzuela» txalo ugariak entzunaz. Mariaren alaba abeslariak, buru duten Orzindia'tar Zelestino aurrean zala, eta laguntzale «pianista», Bereziartua'tar Inazio, lan ortan maixuba, abestu zituzten «nik baditut» Aita Donosti'rena. «El Ruiseñor» eta «Pajarito» A. Otaño'rena, eta iru abotsetan «Goiko Mendian» Almandoz'ena txalotuak izanik.
Lana ederki egin dute, antzeslari gaztiok, eta ez nuan nik uste, neska ain gaztetxoak eta lenbiziko aldiz, orrelako egokitasuna azalduko zutenik, baña, bai, ondo baño obeto egin dute eta ez bitez atzera begira gelditu: ia lenbaitlen, beste orrelako lanaldi bat gertu.
Abeslari taldeak, zer egin lezaken, ezin niteke nik ulertu: abots goxo eta indartsuak daude eta danen artean, abesti ederrak ikasi eta abestu ditezke. Aurrera, bada.
Orain Mariaren alaba, buru dan Zelestino jaunari eta gañerako «artista», «direktora» eta «parte» duten guziei nere txalo beroa.
IXAKA