Poz pozik ikusi degu errriaren eskuin alderako kemen au, baña ez gitezen lotaratu oraiñ, baizik jarraitu dezagun eskuin aldetik gure euskalerriaren alde, lan eta lan egiñaz; baka emendik aurrera indar geiagoz burrukatu bearko degu gure aberria zutik ikusi nai badegu; etsaiak ugarituaz dijuaz ta.
Zu, Maitxo, esan bear diazu San Juan intzak artzen zebilen ori zein ote zan ezagutu zenduan. Edozein moduko alprojak ez ditugu «kuadrilan» biar da. Eta gañera esan biar diazu, gezurra ala egia dan zuk ain «tiñu» txarra dezun, nik gezurtatu dezadan «Txantxiku» ori, bada bestela zure mutil zarrai egindako «desapiyuak» leku onian dira; ¿era Trinidadietako ojaleta zar otzak? Eperrak kantari Ermuaran aldian entzuten ditut ba nik, eta ia, Maitxo, pun... eta bera eta gertu kazuelan jan deiguzen.
«Txantxiku»; onuzkero ainbeste mutil zar otsekin zeiñ naizen ezagutuko nauk, noski, eta «kuadrilan»aurrera sartu baño len «dokumentuak» azaldu bearko ditukala jakiñian ipintzen aut merienda gertatzen badute Mirentxu eta lagunak. Baña «kuadreilarako» izan edo ez, jarraitu, bai idazten, aizena aizala: Euskal orri onetan sarri azaldu bear dik Elgoibar'ko izenak. Jarraitu bada.
IXAKA