ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-07-18

 

Ongi etorria.— Ongi etorria, bai zuri «Maitena» Euskal Orri ontara. Emakume izenak ugarituaz dijuazela, euzko idazleen artean poztutzen nau benetan. ¿Nor ote degu idazle andereño au? Antziñakua da Elgoibar'en «Maitena» izeneko idazlea, baña ez det uste ezta izango ere, oraingo au arekin zer ikusirik duanik, eta nere ustez errietan jakiñik baten «firma» ez lukeala betek era artan «firmatu» bear. Nik au diotela ez orregatik edaztiari utzi gero. Ez. Jarraitu: ipui dotoria asmatu dezu; parrea gogotik egin det nik behintzat jarraitu, bada, ongi etorria zerala «Maitena».

 

Txistulari.— Etxeberria'tar Pantzeskak, «Patxiko» txistularia esanakin aitutzen dan orrek, Markiña, Bizkaiko erriko txistularitza irabazi du. Beragatik gure [...] on eta txistularitzan maixu degun orri, zorioneko bezarkada beroena ematen diot. Zorionak Patxiko.

 

Karmen'go Ama.— Ezkioga'ko gertakizunak, eguneroko jun etorriak dituzte. Gauero automobil bat edo bi edo geiago, an dijuaz aruntz, zer gertatuko ote dan ikusi nairik. Ez diogu erri onetan iñori entzun, Ama Birjiña ikusi duanik, baña bai an izan diranak danak bat batera diotela ikusgarri eta ikaragarria dala ainbeste gizonek otoi egiteko gogo sutsua, garbiro azalten duala ez dala mundutarren arazoa leku arrek ematen duan errespetua. Azaldu dezala ba, Zeruko Amak bere naia, bere gipuzkoar semeok egiteko gertu geran ezkero.

 

«Aberri».— «Aberri» idazle mutil zarren buru dan «Aberri», besoa [...] lotua duala ikusten degu. Montero igeltzerua zale ta bera igeltzeru Montero ustez, bizikleta artu ta igandean jo du Gernika'rako asmoan. Baña ureratu zanian aruntz jotzen du beia ega besoa maiatzen du. Ausirik ez duala baña bizkateko «erregalua» badu, eta gañera eskubian. Orra non, jan da edan ezkerrez asmatuko ba du ere, idaztia zala izango du denporaz. Or ba gure «Aberri» zer gertatu zaion. Azkar azkar eta egoki sendatu zaiola esango diogu sendagileari, bada samiñ zaigu «Aberri» horrela ikustia.

 

¿Benetan?.— «Mirentxu» ¿benetan al da Deun Iñaki egunerako «merienda»? Nere ugazaba «Berenger» Agirok etorriko zala zion bere idatzian; poztuko nitzke benetan. Mutil zarrai deitzen astera nua orduan ¿bai, «Mirentxu»? ¿Txapel okerrak «libratu» ote dute «Maitxo»? Galeperra ugari baida diote baztarretan: au poza.

 

IXAKA

 

«Aberri» ¿zer abil? Arrayo, arrayoa. Lenbailen osatu adi.— L.

 



Bilatu:


elgoibarko udala