Goizeko zazpitan izan zan meza osoan, eman zan Gotzon'en janaria: ordu erdi baño giaguan gaztedi bikain ura ala ikustea pozgarria zan. Bitartean Miren alabak, abesti goxo eztitsuak abestu zituzten Onaindia jaunak, zuzenduta.
Arratsaldean, ikurriñen onespena, Aita Agirre'ren itzaldia, ibildeuna nexka-mutilak ta abestiak.
Onek guziak amaituta zuzendu giñan «Katoliko Gaztedi Elkartera» bada etxe au ere onetsi bear zan ta. Oso areto aundi ta ederra da «zine» ta guzi.
Gu iritxi giñanian areto guzia oso beterik zeguan ta oso itzaldi bikañak entzun giñuzen, batez ere Lojendio, Unzueta ta Epelde'k, onek ateraldi xelebreak esan zituan txalo asko entzunaz. Baita Ezeiza, Agirre ta Parroko jaunak ere itz batzuek egin zituzten.
Emakumeak gutxigo ez izatearren Egiguren ta X'ek itzaldi ta olerkiak irakurri zituzten.
Gure udalak erakutzi dio bere aserria Gobernua'ri 1839'ko legearen aurka. Ederki jaunak.
— Agurtu genuen Azkoiti'ko «Luistar» eta Legazpi, Bergara ta Usurbil'ko abertzaleak.
ABERRI