Euskal abestiak.— Euskal abestiak bazin samur eta gozorik, ez da. Zenbat eta sarriago eta gogotsuago abesten ditugun, ainbat eta [...] eta maitaliago egiten gera, ain doñu eta abesti ederreaz. Beragatik, asturik diran ezkero, bear baño gehiago, sayatu bear gera gogoratzen eta alkarri erakusten, batez ere umetxoeri. Oek enparantza eta etxean eta non nai, biotzeko alaitasunakin, euskal abesti eztitxuak erabili ditezela. Ortarako erakutzi egin bear eta au ondo baño obeto ezagutu dutelado. Emakume Abertzale Batzak, lan oetan azi naidu lenbizi. Orretarako Euzko Batzokian asteartean eta ostiralean arratsaldeko bost eta erdietan batu ditezela guztiak; asteartean neskatxak eta ostiralean mutikuak. Gurasuak artu arreta zuen umeak zuen asaben kantak ikasi ditzaten. Txalo bero bat Emakume Abertzale Batza'ri.
Deia.— Dei au. Euskal Orri ontako Elgoibar'tar idazleari egiten diet.
Egunero lenbiziko begiratu. Euskal Orri oni egiten [...]. Baña geienean ezer ez. Oraingo azaldu berrian argi azaldu zan baita ere gu mutil zarren «maixuba» «Aberri», baña baita ere ederki mututu dan edo «tinta» legortu edo... andre gaiakin eta... astirik ez. ¿Eta idazle anderañuok? Zuen garaia da oraiñ. Gizonen maian jarri zerate «boto» orrekin: errian berriz Emakume Abertzale Batzar jarririk, danan gaiñ azaltzen zerate. Ia bada Euskal Orri ontan ere zubek aurrena zeraten, «Aixereixa»ri eskerrak, bere izparrengatik bestela Elgoibar'ko euskal orria. Ilik.
Asturias'tik.— ¡Zenbat [...] aberriaren benetako maitetasunak! Poz pozik irakurri det [...] Asturias'tik «Endoya»k idatzitako lerroak Euskal Orri ontara. An dago bera, emen biotza. Bai «Endoya»; zure «Txoriñoa» abestiak, zure amez-gogoak ditu, bai. Jarraitu «Juanito» laguna. Dijoala Asturias'eraño nere besarkada.
IXAKA