ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-06-25

 

Lerrotxo bi bakar-bakarrik.— «Telletxea», «Edozeiñ», «Larreko» eta «Luzear» idazliei zuzentzen dizkiotet izki txiro auek.

Oso atsegiñez irakurri ditut zuen idazkiak. Guztiei ondo derizkiot eta zuen gain lagatzen det jai au, ni motela ta ezjakiña naizelako. Ia, ba, eguneder bat igarotzeko eran zuzentzen dezuen: baña eguna noiz?

Nere ta «Maitxo»ren iritzia ementxen dijuakizue: Uztaillaren 2'an Arrasate'n daukate jai aberkoia, eta 9'an Mendaro'n E.A.B.'ren askundea. 16'an egiñ ote genezake? Guk baietz derizkiogu baña iñori kalterik ez genioke egin nai. Ia ba zuek, idazliok, zer derizkiotzuten. Gure Ama Euskera poz-pozik eukiko degu gure batzar egun onetan, ainbeste seme-alaba euskera utsez mintzatuaz ikusiko ditua...

Idazleak gogoz erantzuten digute badatozela eta orixe da gure naia. Dana Euzkadi'gatik izan dedilla.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala