Berak egin zigun itzaldi guztia idazten asiko banitz izparringi guztia gutxigi izango litzake, eta gañera nere idaz kortza oso da makala eta kemen gutxikua berak esan zizkigun egi mardulak azaltzeko. Baña auxe badare esan biar dizutet. Alegia esan zigula geure geuria dan izkuntza maitagarri au oinperatu eta baztartu zuana emakumia izan zala baña bazter guztietara zabaldu eta indartuko duana ere emakumia izango dala. Pozaren pozez begiak malkoz busti ta estali zizkidan oraindik ere gure ama euskerak alaba zintsuak badituala eta biziko dala olkoskor jarrita. Izan ere nork bere biotzian gure ele maite onentzako maitetasunik nabaitzen badu. ¿nola ez? Baña Miren, sarri sarri etorri biarko dezu emengo emakumen askoren biotzak ikutuko badituzu. Ez dakit ba nola leikian ere olako buru gogorekuak izatia...
Esnatu gaitezen ba aizpa maitiak. Ikasi dezagun noizbait badare, geure ama maitatzen beti [...] maitetu gabe. Izparringi onen bitartez artu ba, Miren, berriz ta berriz ere nere biotzetik zorionik beroenak, zure itzaldi ederraren ordañez, ¿Eta ia berriz noiz etortzen zeran gure aldera? Beonen aurkezpena egiñ zigun «Aberri»tzaz ia aztu. Oni [...] usartua ez galtziarren zorionak eman biar dizkiot, ondo meresiak dituta. Onek dauka baloria, mutil zartuta edo olako neskatxa gaztien aurkezpenak egiteko. Eta itzaldi ondoren zer esan zigula uste dezu irakurle Alponxo Karlos eta Jaimetxo baño lenagoko mutil zarra zala berau eta errege biar bada berau da lenengua. ¿Orduan erregekiñ ere «konporme» zeu egi ezkero?
Bastarrika'tar Miren laguntzera etorrita emen agurtu giñuzen Alberdi'tar Bonipagi, Karetxe'tar Jon, Bajentxi eta «Kuku» idazle alperra eta Sudupe'tar Petra, Azkoitiar abertzaliak.
«Ixaka» zure gaiñ lagatzen dizkitzut itzaldi onen berri geyago, nik baño asti geyago dezulako.
Asketzi ba, irakurle ta urrenguan obeto. Agur guztiori.
MIRENTXU