Beti eusko biotzak zeruko Amagana'ko maitasun berezia azaldu dute; begiratu gure mendigalurretako baso-elizatxoai. Beaz agurtza edo errosarioa izanik Ama kutun orrenganako agerkairik ederrena, saiatu gaitezen egunero biotzez zuzentzen batez ere, datorren il orretan. Igandean, Ama-errosarioko jaia ospatzen degun ezkeroz, zuzendu gaitezen beragana baita ere, ta elizkizunetan gogoz izan gaitezen, agurtza biotzez abestuaz.
— Aste ontan, emezortzi urteko lora, «Irabañeta» baserriko neskatila Arrieta'tar Benite, Maria'ren Alaba bilerako gazte zintzua, Jaunak deitu, ta beregana eramandu il da. Goyan bego. Izkutu-izkutukoak Jaunaren bideak.
Gaztetasuna, lore maitagarria. Erabili daigun Jaunari ta aberriari dagokion eran, damurik izango ez degu ta.
Anaiak otoi bat zuzendu zagun gure «Zebain» maitearen alde. Gure samiña, sendi ta itziartarrei.
IXAKA