Igesi zan igandian elgoibartar abertzal geyenok Eibar'en izan giñan, ango Aberri-Etxea zabaldunde eta ikurrin berriaren onespena opaz egin ziran jayetara. Poz-pozik etxeratu giñan an egin zan jai ederra ikusita. ¡Gora Eibar'ko abertzaliak! jarrai aurrera orain bezela laister danen gain garale aterako zerate-ta.
— Jaunak berenganatu du 88 urte bete ondoren Elortza'tar Joseba «[...]»ko gizona (G.B.). Laguntzen diegu atsegabian sendikoeri.
— Andolin Deuna, oso alaitsu igaro [...] balira ontako baserritarrak. Goizian saspiterdietan jaupa bat izan zan, eta amarretan beste bat Urrestarazu txaunburu jaunak emen da.
Ondoren laisterketa izan zan:
Lendabizikua: Konde'tar Iñaki'k.
Bigarrena, San Martin'dar Nikola'k.
Irugarrena, Rementeria'tar Bittor'ek.
Laugarrena, Garate'tar Mikel'ek.
Arratsaldian, arrijasotza polita izan zan, eun kilo'ko arri-alperra jasorik.
Osoro'tar Pantzeska (Irizabaleta'k) 15 bidar.
Egia'tar Pantzeska (Errementeri'k), 14 bidar.
Apraiz'ko mutil gastiak, 7 bidar.
Ondoren beste jolas polit batzuk egin ziran.