ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Euzkadi, 1933-03-16 | Politika - Euzko Abertzale Batza | Euzkadi, 1933-05-18 »
Euzkadi, 1933-04-22

 

Izpar beltzak.— Jaunaren besoetan ildiranak: Olaso'tar Nekane 33 urtekua, eta Gorospe'tar Benantze 64 urtekua (Goyan bego). Zeruratu da lau urteko mutikoa zan Garmendia'tar Koldobika Mirena lengo kabo kamineruetakoa'ren semia.

Laguntzen diegu atsekabian sendikoai.

 

Euzkel-izena.— Igandez txadon nagusian ugurutzatu zuten gure lagun eta abertzale ona dan Uriguen'dar Kerman eta Sodupe'tar Balerene'ren neskatxo jayo berri bat «Garbiñe» euzkel-izen polita ezarririk Aita ama bitxi izan ziran, Uriguen'dar Jon Ugutz eta Sodupe'tar Jone. Zorionak guraso eta aita amabitxiai, ori da euzkaldun onen bide zuzena.

 

Askundia.— ¡Abertzaliak! datorren illan mayatza'ren 28'an izango degu Emakume-Abertzale-Batzaren Askundia. Jai eta itzaldi ederrak antolatzen asi dira batzordia, eta laister J.L. emango degu beren berri.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala