ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Euzkadi, 1933-04-22 | Politika - Euzko Abertzale Batza | Euzkadi, 1933-05-28 »
Euzkadi, 1933-05-18

 

Bide zuritzaleak.— Larunbata goizean uri ontan ere agertu ziran, beste urietan agertu diran antzera, bitxabolak, ikur eta idatziz beteta «Euzkadi da Euzkotarren aberria». «Españaren mendean ez degu bizi nai» eta beste izen batzukin: naikoa buru auzte jarri dute emengo «democrata» artean, nortzuk izan ote diran jakin nairik, eta batzuk diote lau txirrindulari izandu zirala idatzi zituztenak, beste batzuk berriz belbilean etorritako batzuk izan zirala; dana dala naiko lan izan dute «kamineroak» bideak garbitu eziñik, bada itxura danez «ungüento morokil» berri eta berebizikoa erabili zuten zuritzaleok.

 

Antzerki-jaya.— Entzun degu datorren larunbatean (J.L.) Euzko-Batzoki'ko antzeslariak antzestuko dutela «Iziartxo», Garitaonaindia'tar Bitor'en atal biko antzerki polita. Tartean ere izango dala «monologo» edo bakar izketa bat emakume batek ezanda. Beraz badakizute abertzaleak nora jun bear dezuten larunbat gabean, Batzoki'ko aretora eta etzaizute damutuko.

 

E.A.B.'ren askundia.— Ill onen 28'an ospatzeko asmoa dute emengo Emakume Abertzaleak beren askundia eta ikurrin onespena, eta ortarako jarririk dauden Batzordekoak gogor ari dira lanean; uste osoa degu jai aldi eder bat igaro araziko digutela et asayatuko gera berriak azaltzen eta zu «Lauaxeta» ere ekin gogor emengo Zabalkundea egiten egun ortan Elagoibar'ko uri guzia abertzale biurtu dagigun, izlariak azalduko dituzten arrazoaikin eta emen bildu nai degun oztetza aundiakin, ikusi dezaten oraindik itxuturik arkitzen diradenak ere, noraño dagoan sartuta abertzaletasuna gure Euzkadi maite ontan, eta Euzkadi azke izango dala guk gustiak nai degulako.

 

EKAITZA

 



Bilatu:


elgoibarko udala