ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« El Día, 1930-09-16 | Gizartea - Diru biltzeak | El Día, 1931-07-08 »
El Día, 1931-01-30

 

«Kirikiño» aldez.— Elgoibar'ko Eusko Batzokian dagon arpidia «Kirikiño» zanaren aldez:

Elgoibar'ko Batzokia, 5 laurleko; «Aberri», 5; «Aixerixa», 1; «Atxolin», 0,50; «Mirentxu», 1; «Maitxo», 0,50; Eizagirre'tar Peli, 0,50; Konde'tar Maximi, 1; Astiazaran'tar Jakinda, 0,50; Osoro'tar Pantzeska, 0,50; Andonegi'tar Enomalda, 0,50; Elortza'tar Erramon, 1; Olaizola'tar Albontza, 1; Arriola'tar Zipriano, 0,25; Lauzirika'tar Eladi, 0,25; Eizagirre'tar Kepa, 0,25; Altuna'tar Paul, 0,50; Gabilondo'tar Lontzi, 1; Arregi'tar Jone, 0,25; Oria'tar Jokin, 1; Ansola'tar Joseba, 0,50. Orain arte 2,80.

«Kirikiño» bezelako gizon, jator ta euskeltzaliei, euskaldun guzien laguntasuna biarra da.

 

Deun Agate.— Berrogei inguru morrosko, ari dira Batzokian Deun Agate abestiak ikasten.

Ori, ori, gaztiak! antziñako oiturak ekarri biar ditugu; oraingo «progresua» ta «zibilizaziua» bañon obiaguak dituk eta.

 

Naskaldia.— Emen agurtu ditugu Barrena, Arruti, Zinkunegi, [...]'tar abertzaliak.

Mutriku'ko Odriozola'tar Gotzon eta Martinez'tar Joseba (alkate jauna) Lourdes'en egun batzuk igaro ondoren etxeratu da Zendoia'tar Domeke (1).

Pau (Parantze)'ra Larreategi'tar Elizabete neskatilla polit eta euskaltzalia.

 

Gaurko diputadu gaiak.— Lenbizi «erreboluzionariua» ziñan, gero «liberal», «sosolisto» ta gaur «demokrata»; egunero irtzi berri batekin azaltzen zera.

— Ez jauna; nik beti iritzi bat izan det, diputadu izan naikoa.

 

ABERRI

 

(1) Au ez det garbi ikusten, erosi bezela saldu det eta kito.— L.

 



Bilatu:


elgoibarko udala