ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.11. EUSKARA

 

¬ GALD.: (...) Eta auzuetan, berdin egitten dozue euskeraz?

¬ DIONISIO: Bueno, auzo artian, Elgoibarren, konparazio baterako, auzo artian danak igual egitten dogu. Bestela, diperente egitten dabe, bai, diperente oso. Oso diperente Azkoittira ere. Elgoibartik Azkoittira sartu zaitte, Madarixara juan zaitte, eta diperente egitten dok han. Azkaraten bertan pasatze(n) zaranian, diperente egitten dozu berba ya. Guk igual egitten dogu, baiña eurak diperente egitten dabe. Oiñ, entendiu ondo egitten gera alkarrekiñ, e! Ezta? Baiña euskera batuagua, hor zihar; euskera ... edarragua.

¬ GALD.: (...)

¬ DIONISIO: (...) Ez, ez, ez. Hamen Elgoibarren dana igual egitten dogu. Hamen ere, pasatze(n) zera Urkaregiñ, Gipuzkua-Bizkaia mugan...

¬ GALD.: Bai.

¬ DIONISIO: Hor ere kanbixau egitten da, kanbixau egitten da; hain da gauza rarua...

¬ GALD.: Bai, bai.

¬ DIONISIO: Eta Debara ere bai. Debara ere juten zera, eta diperente egitten dabe han ere. Eta Azkoitti aldera ere bai. Mondragoi aldera juten baldin bazera, han ere bai. Han ere diperente. Oiñ, herri bakoitzian entendiu alkarrekin igual egitten dogu, e! Hori dago ipinitta, itxitura bat bueltan ipintzia bezela, berba iguala egittia.

¬ GALD.: Bai.

¬ DIONISIO: Euskeraz behintzat. Oiñ, erderia, ba, erderia danian da iguala, eta akabo. Erderiak eztaka inportzantziarik, baiña euskeriak… Euskeria danian iguala bihar litzake, baiña ez. Holaxe.

¬ GALD.: Ba, oin batua badago.

¬ DIONISIO: Bai, bai, baiña hori…

¬ GALD.: Telebisiuan da, batua ta, hasieran kostau egin jatzuen entenditzia?

¬ DIONISIO: Batua entenitzen gu umiekiñ ibiltze(n) gara geizkixen. Umiak eskolatik batua ekartzen dabe, eta matematikak, hau ta bestia ta, ze esan daban ezin dogu guk enteniu, ezin diogu esan, ezin diogu lagundu, umieri ezin diogu lagundu. Eta, en kanbio, baldin badago bat, oin, konparazio baterako, gure illoba, hogei urte dakazena, hor euskera batu hori ikesten, horrek lagundu leike asko.

¬ GALD.: Bai.

¬ DIONISIO: Horrek beste bateri lagundu egitten dio asko.

¬ GALD.: Bai.

¬ DIONISIO: Hortara ikesi bihar da. Besterik eztogu guk entenitzen: «Aitta, aittitta, hitz honek ze esan nahi dau?». Eta, euskaldunak izan, eta eztakigu ze esan nahi daban.

(Dionisio Txurruka)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Euskalkiei buruzko iritzia

 

¬ LUIS: (...) Oiñ, euskeria, hau baiño garbixagua izango dala haura? Hori pentsatze(n) juat nik.

¬ GALD.: Azkoittikua garbixagua?

¬ LUIS: Azkoitti, Azpeitti, hor Tolosa. Hor goittik beherakua, hori euskera garbixagua dala. Hori dana. Elgoibarren, hamengo jentiak eta Eibarkuak eta ere, erderaz etxuagu egitten, eta euskeraz etxuagu egitten. Bentaniari Azkoittixan leixua esate(n) jauek; hamen bentania esaten jauagu, eta ventana dok erderaz.

¬ GALD.: Bai.

¬ LUIS: Fazill esate(n) juagu. Ez erderaz eta ez euskeraz. Azkoittixan-da leixua esate(n) jauek. Horregatikan, euskeria hor askoz garbixagua dagok hamen baiño.

(Luis Etxaniz)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Auzoetako hizkeren arteko desberdintasunak
eta baserriko eta kaleko hizkerak

 

¬ GALD.: (…) Eta gero, hemen auzuen artian ere diferente eitxen dozue zuek? San Migelekuak, Urruzunokuak…

¬ JOXE: Ez, ez, ez. Hemen dana igual samar eitten dok.

¬ GALD.: Bai? Eztago alderik?

¬ JOXE: Hemen, Arratez hemendikan, San Migelen, eta hemen Mendaron da, ez. Mendaron pixkat zertzen dittuk: badek eta badok. Guk esaten dogun bezela: Bai holako badek! Edo, halatan dek! Eta holako gauzak Mendaron, baiña bestela, berdintsu. Debatik harutz gehixa(g)o, diferenzia gehixa(g)o jaukak.

¬ GALD.: Eta eztozu pentsatzen auzuen artian alderik daguanik?

¬ JOXE: Ez. San Migelen izen, hemen izen, hemen San Lorentzon izen, hemen goi etxetan izen, berdiñ, igual eitte(n) juagu danok.

¬ GALD.: Eztakitx, igual eragiñen bat Azkoitxi aldekua edo…

¬ JOXE: Bai, hemen Azkaratekuak eta Kortaberri ta, badakik nun dauazen?

¬ GALD.: Bai.

¬ JOXE: Horrek Azkoittikua asko nahaste(n) juek. Guk bai, bihi juat nik esan biharrian, ber ditt nik, eta holako gauzak. Hor Azkarate, hemen Otxortia, Kortaberri, Azkaraten ere bai, pixkat nahaste(n) juek. Horrek gehixao juten dittuk Azkoittira gu baiño, eta azkoittiarrekin konta(k)to gehixao jaukek horrek. Entenitzen dok? Ertetzen dien auzuak dittuk, eta hau Azkaraten hemengua dok, eta hau Azkoittikua dok, baiña bixak hona datoz alkarrekin lanera. Auzuak egote(n) dittuk alkarri laguntzeko, eztakik? Lanetan da, zeretan. Eta nahastu eitte(n) dittuk pixkat. Baiña gitxi, gitxi.

¬ GALD.: San Migel aldian berdiña pasauko jakue igual.

¬ JOXE: Baitta, baitta. Horrek, horko ta, honek ee…, Belaustegi ta, horrek (Markiña) Etxeberri aldeko hizketia nahaste(n) juek pixkat. Baiña Sam Migeletik honuzkuak eta, ez.

¬ GALD.: Eta kalekuak? Zuen eta kalekuen artian diferentziarik?

¬ JOXE: Kalian etxakixek euskeraz! Iñok ere ez! Kalian euskeraz gaizki, gaizki, beti gaizki. Nik askotan esan izan jauet tallarrian ibiltzen giñanian da: «zuek eztakizue ez erderaz eta ez euskeraz». Egixa dok, geiñera. Gauza bat eittia esan bihar dok, eta eitxia gaizki dagok. Hau geizki dagok.

¬ GALD.: Bai.

¬ JOXE: Ume bat ero, igual dok nobixiari edo andriari esan bihar badiok maitxia! Maittia esan bihar badiok ere, maitxia. Eta bueno, oiñ etxatak momentuan etortzen, baiña gauza asko holaxe, eta gaizki. Eta boza txaarra eman, gaiñera. Ez gure moduko, hau euskera boz hau.

¬ GALD.: Diferente eitxen dabe?

¬ JOXE: Bai! Kalian. Hemen tallarrian nerekin ibillittakuak, hik izena esanda eztittuk ezagutuko asko: Traperuanekua ta, hor beste nerekin ibilli dianak eta… Gero, badakik? Gu ibilli giñanian ez artian, baiña gerra onduan eskoletan egon tzuan diziplina bat... euskeraz hitz egittiakiñ…

¬ GALD.: Bai?

¬ JOXE: Dana erderaz eitte(n) zuan orduan. Eta oiñ, berrogeta hamar urte, ya hirurogeira dixezenak, mordua dauaz euskeraz eztakixenak. Elgoibarko semiak, e! Nik dakidazenak, neurekin lanian ibilittakuak eta lanian ibilli bekuak. Euren artian, beti erderaz. Ahiztu! Euskeria ahiztu! Eskoletan laga ez, eta gero, kalera jun, eta tto, tto, tto! Dana erderaz. Etxian ere erderaz.

(Joxe Gurrutxaga)

 

* * * * * * * * * * * *

 

¬ LUIS: Azkoitti aldera joaten zara, eta hor hasten da pixkat euskera batuagua: haxek eta hoxek ..., eta hor diperente hasten da pixkat. Eta Andoain aldera sartzen baldin bazara, ba, hor ondo, e! Hor euskera garbixa. Hor egitten dabe euskera edarra: Tolosa, Andoain, Hernani alde hartan da, hor danian. Nik hau zelebria ikusten dot, ez izetia bat, idioma euskeria: danian diperente.

¬ GALD.: Hamar kilometron barruan gaude eta…

¬ LUIS: Eta diperente. Deban ere diperente egitten dabe. Eta Zumaia aldera, Zarautz aldera juan zaitte, eta han ere diperente. Oiñ, entendiu egitten dogula, e!

¬ GALD.: Daneri entenditzen diozu?

¬ LUIS: Bai, bai, entendiu egitten dogu. Baiña, diperente. Geixkixen, hónetxek, bizkaittarrak.

               (...) Hori lehengua zuan. Lehengo euskeria daok oinguakin zihero diperentia, edo behintzat asko, asko diperentziatzen dana. Ze(rg)atik eze, gaur dauden gauzak, asko enteniu etxaittugu eitten. Enteniu etxaittugu eitten guk. Gaurko zuen euskeria, hamen dauan mo(d)uan euskera batu hau da,... enee! Gero bai, ya kalkulau, eta bueno, hauxe izengo dok. Baiña asko enteniu etxuagu eitten zuen euskeria.

¬ GALD.: Bai, normala.

¬ LUIS: Eta zueri guriakiñ horixe pasatze(n) jatzue.

¬ GALD.: Nik zeoze, nik entenditzen dot, baiña nere lagunak aitxari eztiue entenditzen ezer ere.

¬ LUIS: Ja, ja, ja!!

¬ GALD.: Ezer ez, e! Esaten die, «zure aitxak ingleses eitxen dau», esaten die.

¬ LUIS: Ja, ja, ja.

¬ GALD.: Eurak, baietz eitxen debe buruakiñ, entenditzen deben plantak egitxen.

¬ LUIS: Ja, ja! Zure ama, bueno, ama eta aitta ere bai, hamen zela San Lorentzokuak diran bixak, ba, guk ibilli dogun euskeria, iguala dana guk. Guk hor ibilli doguna, bertako euskeria danok, hurrekua.

(Luis Etxaniz)

 

Euskara eta Franco

 

Orduan bai, dana. Eske, gu izan giñanian, dana euskeraz eitxe(n) zuan, Franco etorri arte. Guk gehixena euskeraz.

(Pedro Barrutia)

 

Euskara eta Franco (2)

 

(...) Haura eta mordua mutill, gizon sasoekuak, haren lagunak eta. Eta oiñ hurrengo jai eguerdi baten, bota najauen bronka bat! Txikito bat, entierro baten izen giñuazen, eta txikito batera sartu nitzuan ni taberna batera, eta han jiharduan. Bozian ezagutu najuan. Zarata haundixa daban bat dok, eta erderaz; eta esan nion kanpuan: «Hantxe baztarretik ezagutu juat hire boza. Eta oiñ ere hola diharduk, erderaz diharduk oiñ ere». Esan jaan, erderaz esan jaan, gaiñera:

Beittu, Joxe, horren kulpia Francok jakak, Francok. Hik ere bai, horren kulpia hik ere badaukak. Hik badakik aspaldixan euskeraz ikixi bihar zuana. Ez haiz batere enpeñau, eztok ezer ere eure partetik ipiñi, eta euskeraz geruo eta tontuago eingo haiz. Eta erderaz eztakik, gaiñera!

Holaxe esan nion. Kalian gaizki eitte(n) juek euskeraz, gaizki. Oiñ, ikixita, gaztiak oinguak batu hori, edo zabaldu hori etxakixat zer dan. Eingo juek, ikesiko juek eta, baiña ostian, gaizki euskeraz.

(Joxe Gurrutxaga)

 

Euskara eta eskola

 

(...) Bai, horretarako guk beti ein dogu euskeraz. Oiñ, gaztetan, eskolan ibilli giñan sasoi haretan, galdu ere bai, galerazi egin ziguen euskeria praktikatzia. Euskeraz berbetan eitxia galdu eragin ziguen. Eta goguan dakat eskolan ibilli giñanian maistriak nola esaten zigun, Altzolan, San Antolindik junda, nola esate(n) zigun maistriak: «Zerian (eskolan) ez, e!», esate(n) zigun. Kanpuan nahi genduana, «baiña eskolan ezta berbarik ere euskeraz, e!». Eta dana erderaz. Gero, umiak, hori dan moduan, ohitxu egin giñan erderaz eitxera kanpora ertenda ere, eta lagunartian ere: ya, euskeraz baiño errezago kasik eitxe(n) gendun orduan erderaz; erderaz, zihero erderara. Eta gure atzeragokuak, oindik gehixago. Sasoe baten, ya zihero galdu zan euskeria. Guk, etxian da, ez; basarrixan eitxe(n) gendun euskeraz, famelixan euskaraz, ezta? Baiña kanpuan, lagunartian da, erderia eitxen gendun.

(Ventura Arrieta)

 

Euskara batua

 

(…) Bai, zuek oiñ, gaztiak, berriz ere bai. Oiñ ere bazuazte berriz atzera gaztiak euskeraz. Euskeria, nere ustez, hor gerra aurreko sasoi baten, euskeraz garbixago eitxen zan, oiñ ipiñi deben euskera batu hori baiño. Oiñ ipiñi deben euskera batu hori, ni askotan pentsatzen egoten naiz, eztala euskeria; erderiakin eta euskeriakin mezklauta preparau daben gauza bat. Baiña euskeraz garbi hitz egiñ ezkero, beste forma baten hitz eitxen dala, beste euskera baten. Esaten dabe gaiztua dala, eta horregatik preparau dabela, ipiñi debela hau euskera batua erderiaki pixkat mezklautako hori.

(Ventura Arrieta)

 

ETBren euskara

 

¬ GALD.: Telebisiokua-eta, entenditzen dozue?

¬ DIONISIO: Bai, bai.

¬ GALD.: Ondo?

¬ DIONISIO: Bai, bai. Telebisiokua ta, bai.

¬ GALD.: Oin bai; eta lehenago? Hasi ziranian?

¬ DIONISIO: Lehenago, hasieran, ba, diperentia egitten zan, baiña Euskal Herrikua ya entenditzen da telebisiuan ere, e!

(Dionisio Txurruka)

 

* * * * * * * * * * * *

 

¬ DIONISIO: Euskeria bai, euskeria pixkat kanbixatzen da Naparruan ere, pixkat berbak eta, bizkortxuagua ta. Hor Frantzia aldera ta, ba, bixkortu egitten da, euskaldun asko dago hor ere baiña. Pixkat bixkorragua, diperentia. Baiña moldatze(n) zara asko, e!

¬ GALD.: Gauza batzuk diferente. Basarrixetan eta kalian diferente egitten dozue.

¬ DIONISIO: Eske, kalian ere, dago kanpoko jentia asko, e! Hamen Elgoibarko..., bertan jaixotakua baldin bada, Elgoibarko berbia egingo dau, baiña asko dago kanpoko jentia ere Elgoibarren ezkonduta, sartuta. Kastillano jentia ere bai. Eta gallego jentia, eta hortik datorren jentia; umiak aitta ta amari ezin diue erakutsi euskeraz. Eurak euskeraz entenditzen dabe, eta aittak eta amak tutik ere ez. Ja, ja, ja!

(Dionisio Txurruka)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Markina-Elgoibar

 

¬ BALENTIN: Markiñakuak … enbixek, edo einbixek, ez, ee… Zera, oso diperente. Guk arreba daukagu Markiñan.

¬ GALD.: Bai.

¬ BALENTIN: Eta Markiñan, haura Markiñan ezkonduta dago, eta harek urte mordoxkia daruaz han. Eta hona etortzen danian, hari hartze(n) jako hizketa diferentia.

(Balentin Egaña)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Gazteen eta zaharren euskara

 

Gaztiak eta zaharrak diperente egitten dogu oiñ. Oin gaztiak gero ta gehixago datoz euskera batuakin, eta zaharrak, lehenguakin. Zaharrak lehengotikan ezin dogu erten. Oin, batzuek egitten dabe hamendikan ezkondu kanpora. Hemengua kanpora ezkondu, horra Azpeitti, Azkoitti edo Andoain. Eta horrek ya, entsegida hartzen dabe hangua.

(Dionisio Txurruka)

 

* * * * * * * * * * * *

 

Hikako hizkera

 

¬ BIZENTE: Hasarrauta nagok. «Hi» egitten degu; bestela, zu. Nik kostunbria emakumieri-tta, «zu» beti. Gaztia bada, hari, «zu».

¬ GALD.: Eta gizonezkueri? Hika?

¬ BIZENTE: Gizonezkueri, zaharrak badira, edo ezagutu bekua bada, gitxi ezagutzen dana, ba, «zu»; bestela, «hi».

(Bizente Lariz)

 



elgoibarko udala