ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

6.3. SOLDADUTZA

 

¬ GALDEGILEA: Nun egon ziñan soldau?

¬ JOXE: Leku askotan. Hasi, Estellara jun giñuazen lelengo soldau. Eta gero Zaragozatikan, Terueletikan, Castellondikan, Valentzia aldian zihar eta.

¬ GALD.: Biajau, biajau dozu, orduan?

¬ JOXE: Toki askotan. Eta gero, ba, hola, soldautzia luzia izan zuan guria.

¬ GALD.: Bai, amamak esan zidan aittitta hiru urte egon zala, marinan.

¬ JOXE: Marinan bai, baiña gero gerran egon zuan haura.

¬ GALD.: Bai.

¬ JOXE: Bueno, auxiliarretan egon zittuan hárek. Eta han ibilli giñuazen prente ta adar ta. Eta halako baten etxera bialdu giñuazen noizbaitten. Eta, berriz ere, mobilizau giñuazen beste denporale baterako, eta Burgosera eruan giñuazen beste denporale baterako.

¬ GALD.: Bai.

¬ JOXE: Orduan Asturiasko mendixetan eta hemen, Peñastegixan da, makixak esaten jauen orduan.

¬ GALD.: Makixak?

¬ JOXE: Makixak esaten jauen gerra onduan medixan zaudeneri; ba, hola, orduan taka-taka egitten jauen askori gerria amaittu zanian (…) Hor zebizela bilddurra zauken nahikua, itxuria, ezkutauta egon zittuan pixkaren baten edo. Eta hárek zebizela ta, makixak, ETAkuak balira bezela edo.

¬ GALD.: Bai.

¬ JOXE: Frankon kontrakuak zirala ta, gero etxakixat hogei hillabete edo, zenbat egin giñuazen. Kontua dok, sei urte inguru egin giñuzela soldau.

¬ GALD.: Zenbat?

¬ JOXE: Sei urte inguru.

¬ GALD.: Joe! Oin bederatzi hillabetekiñ, eta kejau egitten gera. Eta zela juten ziñaten? Biajiak eta, zela egitten zittuzuen?

¬ JOXE: Trenian. Permisuak ere, gu han ibilli giñanian (urte eta erdi edo), bat ere ez, etxera etorri be. Eta gero, Burgosera eruan giñuazenian ere, ni enitzuan batere etorri etxera, behiñ ere permisorikan ez. Permisorik izete ezkero, halako lekutik etortzeko, ba, biher izaten zuan, ba, zortzi-hamar egun edo gitxienez. Eta hogeta bi baziran, hobe.

¬ GALD.: Horixe!

¬ JOXE: Bai, eta permiso txikirikan ez genduan aprobetxatzen. Zerian egon giñanian bai, berrogeta bigarren urtian izengo zuan alemanak Frantziara sartu zirana, bai Frantziara. Hortik bai, hortik jaiero etortze(n) giñuazen, Irundikan. Eta alemanak sartu ziranian, ba, han gauazen gu zubixan, hemendik geure guardixia egitten. Hondarrabittikan, Irundikan, hau autopistia oiñ amaitzen dan tokiraiño.

(Joxe Gurrutxaga)

 



elgoibarko udala